Goizeko Izarra ikastolako 1.zikloko ikasleak gara eta tresna berri honen erabileran lehenengo hastapenak eman nahi ditugu. Ea denon gustukoa den gure lan berri hau.
Kontaketak eta zenbakiak erlazionatzeko jolas bat dugu. Nahiz eta gazteleraz izan haurrak adi egon behar dira ondo kontatzeko eta dagokion zenbakiari lotzeko.
Anfibioak dira,arraultzetatik jaiotzen dira eta buru handia dute.Gelan 2 aste eduki dugu.Uretan igeri egiten dute.Besoak hazten zaizkie.Gorputza eta isatsa handitzen zaie,burua igel itxura hartzen doa, buztana txikitzen ari da,azkenik igela bihurtuz.Kanpoan arnaza hartzeko gai da eta uretan ere igeri egin ahal du.
KAIXO LAGUNOK! Gu Naroa, Maider eta Sua gara eta hemen gaude karterak egin eta egin zuei erakusteko gogoz. Hainbeste lan eta azkenean lortu dugu, hona hemen zuek ere nola egin dezakezuen.
Nola egin: 1-Lehenengo esne kaxaren beheko eta goiko aldeak moztu. 2-Gero paper polit bat aukeratu. 3-Ondoren paper polit hori esne kaxan pegatu. 4-Gero plastifikatu. 5-Horren ostean ezkinak tolestu eta erdiko zatiak elkarrekin grapatu. 6-Segidan zapaltzen eduki. 7-Azkenik muturrean belkroa jarri.
Gure karterak oso dotoreak irten dira ea zuenak ere politak ateratzen diren.