Mostrando entradas con la etiqueta Grezia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Grezia. Mostrar todas las entradas

2011/04/07

OLINPIADAK IKASTOLAN

Gure ikastetxean 2011.ko olinpiadak izan ditugu. Egin ditugun kirolak hauek izan dira : jabalina, pisu jaurtiketa, 50 m. ko sprina, luzera saltoa eta maratoia.Partehartzaileak 1. mailakoak izan gara.Denok parte hartu dugu eta jarri dugun ahalegina txalotzea eta ondo pasatzea izan ditugu helburu.Azkenean denok jaso dugu domina bana. Gora geu !

2011/04/05

MUTRIKUN GREZIAKO ERAGINA MARRAZTEN



Gure gaian Grezia herrialdea zein garrantsitsua izan zen gaur egungo bizitzan aztertu dugu. Horren artean arkitektura pizka bat ere ikusi dugu eta gure herriko eleizan oso ondo ikusten da haien eragina.
Eguraldi ona aprobetsatuz, eleiza margotzera irten gara. Gure behaketarekin barruan dugun artista atera gain, matematika ere landu dugu: kokapenak, simetria, irudiak...
Beraz egun on eta ekintza polit batetik batetik gauza asko ikas ditzakegu

2009/05/21

GUZTIOK IRABAZLE OLINPIADETAN.

Otsailaren 27an, 1.mailako haurrak gure arteko olinpiadetan parte hartu genuen. Horretarako bi talde egin genituen, talde arrosa eta talde gorria. Gure artean desberdintzeko gure buruetan kolore hoietako bezgiztak edo lazuak jarri genituen, aintzinako olinpiadetako kirolarien bezala eta gainera guztiok parte hartu genituen kirol guztietan : pisu jaurtiketa, kanasta, disko jaurtiketa eta sokatiran.
Bi taldeek gogotsu hartu genuen parte , beste taldekieak errespetatuz, emaitza berdintsua izan zen, beraz urrezko dominak denok jaso genituen.