Goizeko Izarra ikastolako 1.zikloko ikasleak gara eta tresna berri honen erabileran lehenengo hastapenak eman nahi ditugu. Ea denon gustukoa den gure lan berri hau.
Kontaketak eta zenbakiak erlazionatzeko jolas bat dugu. Nahiz eta gazteleraz izan haurrak adi egon behar dira ondo kontatzeko eta dagokion zenbakiari lotzeko.
Nahiz eta gazteleraz izan gure ikasleek zenbakikuntzaren zentzua hartzeko, batuketak eta kenketak eramanakin egiteko eta logika aurkitzeko joko aproposa ikusi dut. (Egin klik irudiaren gainean, aukeratu abako irudia eta azkenik aukeratu ezazu algoritmo de la resta edo de la suma)
Papelezko hegazkin bat egin dugu eredu bat jarraituz, baina trebeak agertu dira gure artean eta haiek besteei erakutsi die. Sormenerako ere tokia egon da eta diseinu ezberdineko hegazkiak izan ditugu , kolore ezberdinekok, atzetik aleroiak ateratakoak, atzean postiak dituztenak hobeto planeatzeko,....
Hemen daukazun jokoa buru-kalkulua lantzeko da. Helburuko zenbakia lortu behar duzu batuketaren bidez. Horretarako, gehitu behar dituzun zenbakiak daukaten dadoak klikatuz. Gainera, errekorrak gordetzen dituenez, hobetu dugun ala ez jakin dezakegu.