2010/05/14

TETRABRIKA KARTERA BIHURTU!

KAIXO LAGUNOK!
Gu Naroa, Maider eta Sua gara eta hemen gaude karterak egin eta egin
zuei erakusteko gogoz. Hainbeste lan eta azkenean lortu dugu, hona hemen zuek ere
nola egin dezakezuen.

Materiala:

- Esne kaxa
- Orri politak
- Plastifikatzeko papela ( Aero-fix )
- Grapak
- Guraizeak
- Belkroa

Nola egin:
1-Lehenengo esne kaxaren beheko eta goiko aldeak moztu.
2-Gero paper polit bat aukeratu.
3-Ondoren paper polit hori esne kaxan pegatu.
4-Gero plastifikatu.
5-Horren ostean ezkinak tolestu eta erdiko zatiak elkarrekin grapatu.
6-Segidan zapaltzen eduki.
7-Azkenik muturrean belkroa jarri.

Gure karterak oso dotoreak irten dira ea zuenak ere politak ateratzen diren.

0 Iruzkinak:

Publicar un comentario