Goizeko Izarra ikastolako 1.zikloko ikasleak gara eta tresna berri honen erabileran lehenengo hastapenak eman nahi ditugu. Ea denon gustukoa den gure lan berri hau.
Nahiz eta gazteleraz izan gure ikasleek zenbakikuntzaren zentzua hartzeko, batuketak eta kenketak eramanakin egiteko eta logika aurkitzeko joko aproposa ikusi dut. (Egin klik irudiaren gainean, aukeratu abako irudia eta azkenik aukeratu ezazu algoritmo de la resta edo de la suma)
Mikel Badiola , gure gorputz hezkuntzako irakaslea, Ondarruko Aurrera taldeko kapitaina dugu eta gure ikasle askorek nagusitan futbolariak izan nahi dutenez, interesgarria ikusi dut berak duen esperientzia kontatzea, horregaitik elkarrizketa interesgarria izan du gure ikasleekin. Egin clic argazki gainean entzun nahi baduzue.
Urtarrilaren 19an gure neska mutilak parte hartu zuten Tanborrada Egunean. Nahiz eta beste erritmo baten musikarekin entzun edozer joteko prest daudela jakina arazten dizuet. (Musika entzun nahi baduzue bozgorailuko iruditxoa klikatu)