2011/06/13


Txoko zurirako plastikozko intsektu bat ekarri nuen poto txiki baten zeren intsektua txikia eta polita da.

Ekainaren 6´an plastikozko marrazo bat ekarri nuen gelara txoko zurirako naturaren gaia lantzen gaudelako.

2011/06/08

Ekainaren 3an, futbolean jolasten ari nintzela apo bat aurkitu eta harrapatu nuen. Ekainak 6an ikastolara ekarri nuen, nire gelakideei erakusteko. 2 egun pasa ondoren etxera eraman nuen eta askatu egin nuen nire dortokaren etxean.

2011/06/03

HODEIREN ARRAINAK


Orioko jaietatik ekarri genuen.Nire anaiak lortu zuen , potora sartu zuen pinponeko pelota eta arraina lortu zuen .Bederatzirak inguruan etorri ginen tren txutxuan etorri ginen Debara, gero Deban kotxera joan ginen eta etxera joan ginen ,ondoren etxean nire osabak Txistu izena ipini zion.Egunero nire anaiak,amak eta nik jaten ematen diogu.

Hodei.

2011/06/02

1.MAILAKOAK BASONDON

2011/06/01

ZAPABURUAK GURE GELAN

Liernik ekarri zuenean zapaburu normala zen baina gero atzeko hankak irten zitzaizkion. Maiatzaren 30 an aurreko hankak ere atera zitzaizkion. Oraindik aurreko hankak txikiak ditu baina denborarekin handitu egingo zitzaizkio.


1. MAILA A